Korrokoien arrantza lehiaketa.

Gaur, uztailak 13, Plentziako portuan ospatzen diren Karmengo amako jaiak hasi dira. Jai batzordeak eginiko lan paregabeari esker aurtengoan lau jai-egun izango ditugu, uztailaren 13an hasita, 16ra arte, ekintza anitzetan parte hartzeko programazio luzearekin. Ohitura jarraituz, Arkote arraun taldeak ekintza ezberdinetan parte hartzen du, eta beste horrenbeste antolatzen ditu ere.