Gaur, uztailak 13, Plentziako portuan ospatzen diren Karmengo amako jaiak hasi dira. Jai batzordeak eginiko lan paregabeari esker aurtengoan lau jai-egun izango ditugu, uztailaren 13an hasita, 16ra arte, ekintza anitzetan parte hartzeko programazio luzearekin. Ohitura jarraituz, Arkote arraun taldeak ekintza ezberdinetan parte hartzen du, eta beste horrenbeste antolatzen ditu ere. Horregatik, hurrengo egunetan jaietan izan dugun partaidetzaren berri emango dizuegu post ezberdinen bitartez.

Denbora luzez Arkotek heriotzik gabeko korrokoien lehiaketa antolatzen du urtero karmengo amako jaietan, eta aurtengoan ere horrelaxe izan da. Aurtengoan, 10:30etatik aurrera izena emateko aukera zabaldu da eta 11:00etan itxi. Segidan, izena eman duten parte-hartzaile guztiekin bilera eraman da aurrera, zeinean arauak, denbora mugak eta bestelako azalpenak eman diren. Bilera horretan ere, lehiaketaren luzaerari buruz hitz egin da, eta azaldu bezala, hiru orduko iraupena izan du, 11:00etatik hasita, 14:00ak arte.

Tamalez parte hartzailetako batek ere ez du korrokoik arrantzatzea lortu, baina hala ere, parte hartu duten guztiek oparitxo bat jaso dute, orotara hori delako ekintza honen helburu nagusia, parte hartzea alegia.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *