Ergometro txapelketa. Karmengo jaiak.

Atzo, uztailaren 13an, Plentziako portuan ospatzen diren Karmengo amako jaiei hasiera eman zitzaien. Jai batzordeak eginiko lan paregabeari esker aurtengoan lau jai-egun izango ditugu, uztailaren 13an hasita, 16ra arte, ekintza anitzetan parte hartzeko programazio luzearekin. Ohitura jarraituz, Arkote arraun taldeak jaiotako ekintza askotan parte hartzen du, eta beste horrenbeste antolatzen