Irailaren 29an, igandean, harrobiko arraunlarien gurasoekin bilera izango dugu, eguerdiko 12:00etan. Bilerara 10-18 urte bitarteko arraunlari guztien gurasoak daude deituak bilera garrantzitsu honetara.

Bilera honetan esan bezala, guraso guztiak zuzendaritza-taldearekin elkartuko dira, denboraldi berriaren nondik norakoak azaltzeko asmoz. Jorratuko diren gaiek berebiziko inportantzia izango dute: alde batetik, denboraldi berriaren informazioa emango da (prestatzaileen izenak, arraun taldearen egoera ekonomikoaren berri ematea, denboraldiko aurreikuspena eta abar:); bestetik, inskripzioa ofizialki egiteko eguna izango dugu non gurasoek zenbait dokumentu sinatu beharko dituzten, fitxaren eta bestelako tramiteen lana gauzatu ahal izateko.

Bileraren garrantzia kontuan hartuko duzuelakoan, guraso guztiei dei egiten dizuegu igande honetan arraun taldera hurbil zaitezen.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *