Italian eta Suedian denboraldi luze batez formakuntza jaso ondoren, azken bolada honetan gure arraunlaria den Alvaro Tobalina ontzien konponketa ezberdinetan egon da murgildurik, besteak beste “platanito” modeloko traineruaren brankan. Zehaztasun handiko konponketa lanen ondorengo emaitza oso ona izan da. Hurrengo lerroetan konponketaren zergatia eta prozedura azalduko dugu:

Trinkearen erabileraren ondorioz denborarekin brankak desgaste esanguratsua izan du, eta ondorioz ura filtratu izan da. Konponketa lana hondatutako materiala xahutzean oinarritu da. Ondoren, porositatea ekiditeko, hutsean egindako ijezketa egin da. Horretarako, tela ezberdinak erabili dira, gutxi gora behera 45 gradura jarriz eta flotazio marrarekiko O/90 gradura jarriz. Honen bidez, branka indartzezaz gain trinkoagoa izatea lortu da (gogortasuna eman dionak). Amaitzeko, leunketa eta ezkoztadura eman zaio, ahalik eta akabera onena emateko asmoz. (Albiste honen gaztelaniazko bertsioan konponketaren azalpen zehatzagoa eta zuzenagoa aurktuko duzue. Hurrengo estakan–>

Konponketaren nondik-norakoak zehaztasun handiagoz ezagutzeko, arestian emandako azalpenaz gain, prozesuaren hurrengo irudi eta bideoak partekatzen dizkizuegu. Azken hitz hauekin Alvarori eskerrik beroenak eman nahi dizkiogu egin duen lan paregabeagatik.

Konponketaren amaierako emaitza.