Gaurko egun honetan, 2020ko ekainaren 5ean, Mundo Deportivo kirol aldizkariak elkarrizketa bat egin dio gure lehendakaria den Edu Zubeldiari. Elkarrizketa horretan, KAE liga udan gauzatzeko egin behar izan diren lanei buruz hitz egin du, besteak beste. Aurreko gaiarekin batera, gure arraunlarien egoeraz hitz egin du ere, baita etxean entrenatzeak sortu ditzakeen gora-behera emozionalei buruz ere.

Egindako adierazpen guztietan lehendakaria zuhurtasun handiz ibili da. Azkenik, Plentziako Udal Gobernuari mezu bat bidali dio elkarrizketan. Gogoratzekoa da aste honetan zehar Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomikoaren eta azpiegituren sailburua den Arantxa Tapiak, hurrengo astelehenean, ekainaren 8an, Pilotaren eta arraunaren entrenamenduak itzuliko direla iragarri zuela. Hala ere, Arkote arraun taldeko egoitza itxita jarraitzen du, eta horrela jarraituko du Alkateak dekretuz zabaltzea erabakitzen duen arte. Dei eta elkarrizketa ezberdinak izan ondoren, oraindik ere ez dakigu noiz zabalduko diren herriko instalakuntzak.

Elkarrizketa osoa irakurri nahi izan ezkero, sakatu ondoko esteka:

https://www.mundodeportivo.com/bizkaia/20200605/481600682650/remo-arkote-liga-arc-1-eduardo-zubeldia-plentzia.html