"Arkoteren jatorria" atalean azaltzen den bezala, gure elkartearen sorrera 1957an kokatzen da. Hamarkada luze hauetan, Arkotetik igaro diren kideek, zenbaitetan, irudietan gorde dituzte oroitzapen ahaztezin horiek. Lan horri esker atal hau eratzen hasi gara, pixkanaka-pixkanaka bidali dizkiguten irudiak bilduz.
Arkoteren historiaren parte den irudi, bideo edo aldizkariko zatirik baduzu, eta hemen agertzea nahiko bazenu, mesedez, bidaliguzu ondoko posta elektronikora: arkoteat@gmail.com
1961ean jaulkitako Arkote Arraun Taldeko 8. bazkidearen txartela. Bazkide honek, harrotasun handiz, txartela patrikan eraman du gaur egun arte.
1968ko argazki honetan apaiza ontziak bedeinkatzen ikusten dugu, bere aldamenean garaiko arraunlariak eta zuzendaritza kideak dituelarik.
1969an Arkoteko batela Nerbioi ibaian barrena.
1960ko hamarkadako aldizkari baten artikulua. Argazkian Ricar Francés, Antón Garay, Patxin Uribarri, Alfonso Uribarri, Etxabe eta Adrián Bilbao.
1989ko abuztuarenean 7an Egin egunkariak orrialde osoa eskaini zigun. Bertan, bi albiste argitaratu ziren: Molti Amundarain presidentea aurkezten zuen lehena, eta Juan Ángel Domínguez zein Jon Ander Torres arraunlariei dedikatutako artikulua bigarrena.
Bitxikeria: Moltik argituta, akats bat medio irudian agertzen dena ez Molti Amundarain, beste bat baizik.
1973an Plentziako Antolin Deuna jaietako liburuxkan, Arkotek hartutako erronka berriak azaltzen dira.
1985an Plentziako itsasadarretik barrena, Gazte mailako Arkoteko arraunlarien batela. Haien artean, besteak beste: Sabino Etxebarrieta "Juez" eta Josu Marin "Oso".
1987ko argazki honetan, Arkoteko arraunlariak estropada eremuan ikus ditzakegu. Ezkerretik eskumara: Joseba Bilbao, Jon Garaizar, Sabino Etxebarrieta "Juez", "Itxis" eta José Aburto "Artopi".
1989ko abuztuaren 30ean, Egin egunkariak Plentziako III. ikurriñaren aurkezpenari buruzko albistea argitaratu zuen.
1991an Lekeition ospatutako estropadan, Arkoteko neskak lehen postuan sailkatu ziren garaikurra eskuratuz. Besteak beste, Irantzu Paradavilla eta Aintzane Berreteaga.
1991an Arkotek ez zituen arraunlari nahikorik izan trainerua uretaratzeko. Horregatik, Bermeorekin indarrak batu zituen, eta urte hartan Arkote-Bermeo bezala aritu ziren.
1996an Arkoteko neskek, Avilesen ospatutako Espainiako Batel txapelketan laugarren postua eskuratu zuten. Irudian, besteak beste, Irantzu Pardavilla.
1998ko Euskadiko Batel txapelketan, Arkoteko neskak hirugarren postuan sailkatu ziren ziren, brontzezko domina eskuratuz. Besteak beste, Irantzu Pardavilla.
1998ko emakumez osatutako batela, Plentzian antolatutako estropadan lehiatzen ikus dezakegu. Arraunlarien artean Ilargi Sagarna Intxaurtieta.
Data zehatzik ez dugun arren, irudian Arkoten urteak emandako kideak ikus ditzakegu. Besteak beste: Alvaro Bergaretxe, Jon Garaizar edo Borja Viadero bera.
2002an Arkoteko Gazte mailako arraunlariek Bizkaiko txapelketa irabaztea 🥇 eta bandera etxera ekartzea lortu zuten. Horien artean Goar Moreno.
2001, 2002 eta 2003 artean, Arkotek eta Elantxobek indarrak batu zituzten elkarrekin traineru bakarra uretaratzeko. Proiektu horrek izaera propioa hartu zuen, bi elkarteak batu zituen Bateratze Arraun Elkartearen izenarekin.
Aaa
2003an Arkoteko traineruak Camargoko ikurriña eskuratzea lortu zuten, entrenatzaile lanetan Pedro Mari Abando izan zutelarik.
2004an Plentzitarrako arraunlariek denbordi ikaragarria egin zuten; horren adierazle irudian ikusten dugun bezala Hondarribiko bandera eskuratzea lortu zutela.
2004an Plentzitarra traineruko arraunlariek Zumaiako ikurriña eskuratzea lortu zuten. Entrenatzaile lanetan Patxi Bilbao aritu zen.
Irudi honetan, Arkoteko trainerua Donostiako Kontxako estropadan ikus dezakegu. Urte hura izan zen Plentzitarrak kontxan sailkatzea lortu zuen lehen aldia, gure historiako unerik garrantzitsuenetakoa bihurtuz.
2005eko kontxako estropadan sailkatu eta egindako lan ona zoriontzeko, Plentziako herriak Ontziola plazan omenaldia egin zien arraunlariei.
Egun Plentzitarra osatzen duten arraunlarietako batzuek 2005ean egunkari bateko artikulu batean agertu ziren, estropadan bigarrenak izatea lortu ondoren.
2006an gure gazteak Vigon ospatutako Espainiako trainerillen txapelketan izan ziren. Igandean, kontsolazio txanda irabaztea 🏆 lortu zuten, Espainiako bosgarrenak sailkatuz. Trainerilla hura Ibontxu Herrerok, Endika Martinezek, Jon Vidalek, Xabier Zumetak, Ander Erezumak, Markos Ziarrustak eta Unai Rabanal patroiak osatu zuten.
2006an Arkote eta Mundakako kadeteek osatutako 8+ ontzia, entrenatzaile lanetan Silvana.
2008an Arkoteko neskek arraun taldearen historiarako urrats oso garrantzitsua eman zuten, lehen aldiz arkoteko emakumeen traineru batek Kontxako estropadan parte hartu baitzuen. Denboraldi hartan gure neskek Dermitek-ek izan zuten babeslea propio eta nagusi.
2016an KAE2 mailan hainbat urte eman ostean, KAE1. mailara igotzea lortu genuen. Bai eta gure historian bigarrenez, Plentziako Ikurriña eskuratu genuen, olatu ikaragarriek markatutako estropada ikusgarriaren ostean.