2025-2026 denboraldia IRAILEAN hasiko dugu / En SEPTIEMBRE inciaremos la nueva temporada
Traineru estropadak udako asteburu guztietan agertzen dira EITB1 eta TV7 kateetan. Komunikabide ezberdinek jarraitzen dituzte: irratiek, egunkariek, instagrameko kateek... Urte osoan zehar ere, Plentziako itsadarrean barrena Arkoteko ontziak ikusten dira entrenatzen.
Aurreko guztiak ikusita, ziur gaude inoiz zure buruari galdetu izan diozula: Nolakoa ote da arraun egitea?
TALDE KIROLA
Taldean egiten den kirola izanda, taldean lan egiteak ematen dituen aukeraz ohartuko dira.
NATURAREKIN LOTURA
Itsasadarrean praktikatzen kirola izanik, ingurugiro ederrean egingo dute kirola eta hau zaintzearen garrantzia ikasiko dute.
DISZIPLINA IKASI
Ordutegien, arauen eta elkarri laguntzearen garrantzia ikasiko dute.
TOKIKO KIROLA
Arraunak lotura estu-estua du euskal ohiturekin eta itsasoarekin. Kirol honetan, apaltasunetik ere gauza handiak egin daitezkeela ikasiko dute.
Arrauna probatu nahi duen orok ateak zabalik ditu Arkoten, eta proba DOAKOA da. Hala ere, prozesua ondo antolatzeko onena gurekin harremanetan jartzea da, ondoko telefono zenbakira Whats Appa bidaliz, edo mezu elektronikoa igorriz:
2016-2012 bitartean jaitakoak
Astelehen: 17:30-19:00
Asteazken: 17:30-19:00
Larunbat: Goizean (ordua marearen arabera)
Igandean: Goizean (ordua marearen arabera)
2011-2010 bitartean jaitakoak
Astearte: 16:30-18:30
Ostegun: 16:30-18:30
Larunbat: Goizean (ordua marearen arabera)
Igandean: Goizean (ordua marearen arabera)
2009-2008 bitartean jaitakoak
Astearte: 16:30-18:30
Asteazken: 16:30-18:30
Ostegun: 16:30-18:30
Larunbat: Goizean (ordua marearen arabera)
Igande: Goizean (ordua marearen arabera)