Arkotek urtez-urte udako arraun ikastaroak antolatu izan ditu aspalditik. Aurten formatu berria ematea pentsatu dugu. Arrauna ardatz izaten jarraituko duen arren, ekintza gehiago egingo ditugu ere. Horregatik, ordutegietan ere aldaketak egon dira, beherago aurkituko duzue informazio gehiago.
Ondorioz, aurtengo edizioan helburua anitzagoa izango da. Arrauna ikasteaz gain, ondokoak izango dira bilatuko ditugun erronkak:
ARRAUNA PROBATU
LAGUNAK EGIN
EKINTZA EZBERDINAK EGIN: MULTIKIROLA
EUSKARA ERABILI
Hilabeteko ikastaroak izango dira, bi eskainiko ditugu:
A) Uztailean
B) Abuztuan
Nahi duenak biak egiteko aukera izango du.
Astelehenetik ostiralera:
10:00etatik 14:00etara
Oharra: Jai egunetan ez da udalekurik egongo.
2016-2009 bitartean jaiotakoei zuzenduta (biak barne)
Hilabete bakoitzeko prezioak:
Mankomunatuak: 200€/hilabetea.
Ez-mankomunatuak: 250€/hilabete.
Oharra I: Bigarren seme-alabagatik %50eko beherapena egingo da. Hirugarrenak dohan egin ahal izango du.
Oharra II: Mankomunatuak Uribealdeako edozein udalerrietan erroldatuta dauden umeak dira: Plentzia, Gorliz, Barrika, Lemoiz, Urduliz, Sopela, Berango, Mungia, Jatabe, Gatika....
Irakurritakoaren ostean gurekin udako goizak disfrutatzeko interesa piztu bazaizu, azpian ikastaroan izena-emateko inprimakia aurkituko duzu. Inprimaki hori aurreinskripzioa besterik ez da. Onartutakoen zerrenda argitaratzen dugunean ziurtatuko da plaza, eta orduan egin beharko da matrikula. Jende asko balego, plazen esleipenean lehentasuna emango zaie Uribealdean erroldatuta dauden umeei.
Egin klik goiko irudian eta bete inprimakia aurreinskripzioa egiteko. Datu guztiak kontrastatu ostean, onartutakoen zerrenda argitaratuko dugu.
Egin KLIK hemen inprimakia ondo zabaltzeko
Onartutakoek arkoteat@gmail.com helbide elektronikora ondoko dokumentazioa bidali:
Goiko matrikula beteta eta sinatuta.
Ordainketa-transferentziaren ziurtagiria.
Errolda ziurtagiria (mankomunatuek soilik)
Entrega epea: 2025-06-30 (astelehena) baino lehen.
Zalantzarik izatekotan idatzi Whats App bat ondoko zenbakira:
636 80 52 66